Jokoz Kanpo saioan, Errugbia aipatuko dugu lehenik, Federal 3 mailako errugbia, eta derbi bati gira interesatuko, Hazparnek Larresoro errezibitzen baitu Xapitalian igande huntan. Hazparnetik Jean Noel Minjou presidenta izanen dugu, eta Larresorotik, Marcel Betbeder, ohorezko presidenta. Bigarren zatian kirol geletaz ariko gira. Menturaz zuek ere izena emana duzue hain modan diren kirol gela horietan. Zer, nor eta nola ari diren aipatuko dugu Xantxo Isteque-kin
Jokoz kanpo
batzu gogoetatzen ari da esku huskarendako, Edouard Eskutari arduradunarekin xuxen zer egin nahi duten jakin nahi dugu. Eta Errugbian, Senpertarrak dira oraino bidean diren bakarrak. Igandean, Promotion Honneureko finala jokatuko dute Gabarret-ren kontra. Jean Michel Ollivon arduraduna gurekin izanen da.
Futbola eta Txirrindularitza aipatuko ditugu. Futbolean, Mundiala hasiko ostegun huntan berean eta aurtengoa nola heldu den aipatuko dugu bi adituekin : Pantxo Zedarri alde batetik eta ETB-ko kazetaria den Naxari Altuna bestetik. Bigarren partean, txirrindularitzaz ariko gira, aurten ere Irati Tour froga prestatzen ari baitira Mauleko SAM taldea eta ESAIT. SAM-eko Jean Claude Aguerre eta ESAIT-eko Pepe Turrilas gurekin izanen dira.
Errugbia aipagai. Xapelketak bururatuak dira euskal talde gehienendako, baina bi lehiaketa interesgarri heldu dira : Donapaleun Irati Trofeoa, Baxe Nafarroako eta Xiberuko selekzioak lehiatuko dira. Gurekin Olivier Arla Amikuztarra izanen da.
Jokoz Kanpo saioan, Eskubaloia eta futbola aipagai. Eskubaloinean, Makeako Lagunak taldeari interesatu gira. Azpi azpitik abiaturik bi maila igo dituzte, eta larunbatean, Honneur mailan, finala jokatuko dute. Anje Funosas trebatzailea eta Antton Uhalde gurekin izan ditugu.Futbolean, Hazparne aldean aurten ere, 6nakako lehiaketa antolatzen baitute, Philippe Saint Esteben gure gomita izan da.