Jokoz Kanpo 13-12-05

 Jokoz kanpon, rugbyaren aktualitatea pil pilean! AB eta BO taldeetako presidentek jakinarazi dute elgarretaratze baten asmoa barnatzen ari zirela. Xan Paraxu BOzalea eta Fredo Teillery Avironzalea gure gomitak.

Lehen partean, itsas aireaz goza gaitezen Amaiur Alfaro mariñelarekin.

Jokoz Kanpo 13-11-21

Eskubaloinako derbiaz saio osoa aldi huntan. Irisarrik Atharratze errezebituko du igandean. Aitzin , partida horren jasta bat jokoz kanpon: Beñat Larramendi irisarriko presidenta eta Filipe Oxandabaratz kapitaina alde batetik. Franck Erreçarret eta Xantiana Etxebest Atharratzeko jokolariak bestetik

Jokoz Kanpo 13-11-14

Ostegun huntan, Jokoz Kanpo saioan, mendi lasterketak eta Pilota aipatu dituguPilotan, Pasaka-ko modalitatea izan da aipagai. Asteburu huntan hasten da Euskal Herriko xapelketa eta horren berri hartu dugu Olivier Harotzarene, Sararen kondu ari den pilotariarekin.

Bigarren zatian, Mendi lasterketak izan ditugu hizpide. Batetik, Peio Salaberry eta Gilles Errotabeherea, “La Diagonale des Fous”, lasterketa famatua bukatu berri dute eta beren esperientzia kondatu digute. Eta bestetik, Donamartiriko lasterketa ere aipatu dugu Sylvain Haizager-ekin.

Jokoz Kanpo 13-11-07

Behobia donostia lasterkaldia igande huntan. 28 mila parte hartzaile aurten. Maritxu Jauregi Saratarrak lasterkatuko du igandean. Bigarren partean, futbola. Donostiako Realaren gorabeherak aipagai Pantzo Oltzomendi sustengatzaile xuri urdinarekin

Jokoz Kanpo 13-06-20

Jokoz Kanpo 13-06-20