Bidarraiko mendi maratoia eta maratoi erdia iraganen dira uztailaren 20an. Baztandarrak elkarte antolatzailetik Peio Zalaberri eta Mattin Seychal gure gomitak. Bigarren partean, Kamila Harluxet Garaztarrarekin mintzatuko gira. Pilotan ari da, balin jokoa hobeki ezagutuko dugu berari esker.
Jokoz kanpo
Rugbyan, Mauleko taldeak hitzordua du istorioarekin ! Igande huntan Frantziako xapelketako finala jokatuko du federale 2 mailan, Chambéry-ren kontra, Béziers-ko zelaian.
Jokoz Kanpo berezia Xiberoko Botzako studiotik: Benat Queheille presidenta, Gilen Queheille jokolaria, Ximun Castillon trebatzailea, Jacques Barreix babeslea eta Peio Negelua arduraduna
EH-ko rugby xapelketa aipagai Jose Miguel eta Mariano Iribarren Baztandar anaiekilan. Larunbat huntan jokatuko da Lekarozen . Rugbyaren egoera Nafarroan eta orokorki Hego EH-an aipatuko daukute.
Aste huntako, Jokoz Kanpo saioan, Errugbia eta Pilota aipatu ditugu.
Errugbian, sasoina bukatzen ari da Top 14ean, etxeko azken partida jokatu berri du Baionak joan den larunbatean, besta ttiki batekin ere, Aretz Iginiz harroina gurekin izan dugu. Sasoina, bere kontratua, euskara, Dopagea, horiek guzietaz mintzatu gira
Baina lehen zatian, pilota solas ari izan gira Gillen Zaldunbiderekin. Angeluarrak, Hardoi taldeako presidentzia utzi berria du, horren berri eman digu. Zendako delibero hori, nork hartzen duen segida, baina gehien bat Hardoi taldeari errepaso bat eman diogu. Sortu zenetik, gaur egun arte.
Rugby-an, TOP14a eta Amlin kopa aipagai jokoz kanpon : Xan Paraxu BO-zalea eta Roger Etxeverz Avironzalea gure gomitak.
Bigarren partean, Irisarriko esku baloinaz mintzatuko gira Benat Larramendi presidentarekilan.