Aste huntako Jokoz Kanpo saioan Pilota eta Arrauna aipatu ditugu. Pilotan, Makeako lehiaketaren finala larunbat huntan jokatuko da Joko Berri modalitatean, hortaz ariko gira Alain Dubois Makeako auzapez eta lehiaketa antolatzailearekin, baina baliatu gira bistan dena Alain Dubois Eskupilotako presidente orde dela, jakiteko zer gertatzen den xuxen elkarte hortan.
Bigarren zatian, Arraunaz ari izan gira. Uda huntako LAT taldeko mutiko arraunlarien balentriaren ondotik, neskak heldu dira proiektu interesgarri batekin, hortaz mintzatu gira Izarne Molina Dupin-ekin.