Jokoz kanpo: Roller derby-a

Aste huntako Jokoz Kanpo saioan, Roller derby-a ! Goiti ari den kirol hau, bi talde baditu Lapurdin, bat Angelun eta beste bat Baionan. Baionako kidea den Eneko Larrea izan da gure gomita. Bigarren zatian arraunaz ari izan gira, Lapurdiko Arraun Taldeak ikaragarriko sasoina burutu zuen iaz, KAE-1 mailara igoz, aurten ere serioski ari dira prestatzen. Gurekin taldeko president den Bixente Etxegarai izan dugu bai eta Beñat Urtxegi arraunlaria.