Jokoz kanpo saioan, Pilota eta Soka Tira aipatuko ditugu. Pilotan, gazte batek eremanen du berezkoen buruz burukako xapela, baina… Peio Larraldek ala Battitta Ducassouk ? Biak gurekin izanen dira, eta zuek ere iritzi eta pronostikoa emaiten ahalko duzue.
Jokoz kanpo
Lehen zatian, haatik, Soka Tiraz ariko gira. Ezpeletako Napurrak taldea, ospe haundi bat biltzen ari da Euskal Herrian. Berriki, Euskadiko xapelketan 2. bururatu du Ibarraren gibeletik. Gabi Etchart arduradunak, arrakasta horren zergatiak erranen dizkigu.
Jokoz kanpo saioan, Futbola eta Pilota aipatuko ditugu. Futbolean, Eibar ez bezala, Bilboko Athletik eta Donostiako Erreala kinka larrian dira. Iban Arregi Athletik zalea eta Pantzo Oltzomendi Errealzaleari, zer gertatzen den galdeginen diegu.
Bigarren zatian, Ellande Alfaro, Pilota egile plantatu berria gurekin izanen dugu. Pilotak nola egien dira ? Nola sortzen da holako enpresa bat ? Xehetasun guziak jakinen ditugu.
Jokoz Kanpo saioan, teniza eta pilota aipatuko ditugu. Pilotan, urte ondarreko sorpresa ona izaten ari da esku huska trinketean. Bixintxo Bilbao, berezkoetara pasa, eta Super Prestige lehiaketan, finalerdietarako sailkatu da. Gurekin izanen da aste huntan.
Bigarren zatian ,tenizaz ariko gira. Joanes Andueza, Baionako Aviron taldean goiti ari den gazte bat da. Tenizaren mundua ezagutaraziko digu.
Abenduaren 21-an, Euskal Herriko esku huska txapelketako finala jokatuko duen Mattin Oltzomendi Zaharrarer Segiko pilotaria gurekin izanen da.
Patrik Oçafrain-ekin pare gaitza osatu dute orai arte. Faborito nagusiak dira. Irisarriko Peio Gixandut eta Mathieu Ospital-en kontrako finala nola aurrikusten duen galdeginen diogu. Gurekin izanen da ere René Errezarret, San Martiko harrian eski sasoina asteburu huntan idekiko baita. Obra haundiak egin dituzte aurten eta diru anitz eman publikoaren erakartzeko. Gainera Frantziako txirrindula itzuliko etapa bat han bururatuko da heldu den uztailean. San Marti harriko eski estazioaren garapenaz ariko gira beraz René Errezarret-ekin.