Jokoz kanpo 14-05-15

Jokoz kanpo 14-05-15

Baigorriko Ultra Trail eta nesken pala antxa

Abiatzea: maitzaren 30 eta 31an, euskal trail eta gozatzeko trail lasterkaldietaz gain, 130 kilometrako ultra trail berria antolatuko du Euskal Raid elkarteak Baigorrin. Pantxika Larramendi eta Kriztian Oçafrain gure gomitak

 

Ondotik, Argia Oltzomendi Baigorriar pala antxako jokolariaren ezagutza eginen dugu

Roller derby ezagutzen?

"Roller derby" kirola estatu batuetarik dator. Angeluko taldean ari den margaitta luro jokolariak aurkeztuko dauku.

eta lehen partean, heldu den apirilaren 13an iraganen den "les délices de l'ursuia" lasterkaldia aipagai dominique etxeverri antolatzailearekilan

Nafarroa aipagai, Jokoz Kanpon.

Errugbyan, denboraldi ona egiten ari da federale 2 mailan, Nafarroako taldea. Benat Seychal jokolaria gure gomita. Eta Orreagaren ondoan dagon Auritz herriko "iribarren xtrem" mendi bizikletako lasterkaldia aipatuko dauku Arkaitz Karrika antolatzaileak

Futbola: Athletic / Erreala eta rugbya: AS Baionako neskak

futbolan, ligan, Bilboko Athletic eta Donostiako Erreala sasoinean daude. Bizkaitarrak 4. dira eta Gipuzkoarrak 5. Jokin Etxeberria xuri gorriz eta Pantzo Oltzomendi xuri urdinez gure gomitak.
Rugby-an, Jean-Mixel Gonzalez, profesional ohia eta AS Baionako nesken entrenatzailea ere gure gomita. Neskek xapelketako finalerdia jokatuko dute igande huntan
: