Aste huntan rugbya eta pilota aipagai, bainan Ez Top 14 eta esku huska, baizik eta federale 3 mailako rugby Hazparne eta Larresoroko arduradunekilan . PIlotan, xareko jokoari interesatuko gira Ramuntxo Bortheiru Hazpandarrareki
Jokoz kanpo
Pilota, esku huskako amaturren finalerdiak aipagai Ellande Alfarorekin. Eta bigarren partean, eskaladaz mintzatuko gira Intza Etxart Bidarraitarrarekin
Aste huntako Jokoz Kanpo saioan, Errugbiko Euskal derbia luze eta zabal aipatu dugu. Baionak eta Miarritzek Jean Dauger-en jokatuko dute eta partida berezi hau nola bizitzen dute erran didute alde bietako zaleek. Miarritztarrendako Xan Paraxu eta Patxi Tikoipe, eta Xuri urdinentzat Paul Mendiburu eta Fredo Teillery. Jokoa, giroa, zaleak, epaileak... denendako izanen da
euskal derbia aipagai futbolean! Athletic-Reala ostiral arats huntan jokatuko da San Mamesen. 2 sustengatzaile gurekilan: Xan Aire xuri gorriz eta Pantzo Oltzomendi xuri urdinez. Surfa ere aipagai, Haitz Ostolaza Urruñarrarekin.
Jokoz Kanpo Xiberoan aste huntan. Mauleko futbola aipatuko dugu Jakes Jaragoien arduradunarekin; lerraguneetako berriak ere emanen dizkigu René Errezarret San Marti Harriko komunikazio kargudunak ; eta Gotaineko saskibaloinaren berri hartuko dugu Niko Guiresse jokolariari esker