Baiona eta Miarritze errugbi taldeen bateratze proiektuaz argitasunak

Errugbian, berriz ere Baiona eta Miarritzeren arteko bateratzearen hotsak altxatu dira azken egun hauetan. 'Socios AB' sustengazale elkarteak, bere kezka agertarazi du 'AB Lagunak', duela zonbait urte Afflelou eta Ruggieri-ren akzioak erosi zituen enpresak, bateratze proiektu bat martxan ezartzen ari dela salatuz.
'Socios'en iduriko  'AB Lagunak' Avironeko akzioen gehiengoa hartu nahi du, bai eta Miarritzekoa ere, Euskal talde bakar baten muntatzeko. Zer den xuxen dokumentu hori esplikatzen digu Nikolas Blain Socios elkartekoak :

Eta berriak oihartzunik ukan du lekuko prentsan bistan dena, baina Miarritze aldetik, informazio horiek ezeztatuak izan dira. Hala egin du BOPB taldeak agiri baten bidez ostegun atsalde huntan. Ondoko egunek xehetasun gehio ekarriko dituzte dudarik gabe. Anartean, Baionak, partida bat ukanen du larunbat huntan, Xuri Urdinek Stade Français errezibitzen dute, zuzenean segitzen ahalko duzuen partida Euskal Irratietan, atsaldeko 18.30etatik goiti.
 

"Uf, zaila izan da gaur" Battitta Ducassou garaipenaren ondotik

Pilotan, Elite Proko buruz buru xapelketaren lehen mailakoen finala zen igande honetan.
Igandean Baionako Modernean Battitta Ducassouk irabazi du 40/27 Mathieu Ospitalen aurka.

 

 

Entzun Ducassou eta Ospital partidaren ondotik :

"Helburua irabaztea zen eta manera hortan egitea segur goxo dela"

Mauletarrek Hendaia, multxoko lehen taldea gainditu zuten atzo.
Partida airestatu bat eskaini dute bi taldeek, bereziki lehen denbora erdian  hiru entsegurekin.
Mauletarrek lehen ziloa egin 20/0 emaitzarekin abiatzen beizen partida bainan denbora erdia gabe hendaiarrak 20-13tarat hurbiltzen ziren. Bigarren denbora erdian orekaturik zen eta 33/16 tan partida bukatu da.
Benat Queheille Mauleko presidenta :

Emaitza ona Mauletarrentzat 6 puntuetarat hurbiltzen baitira txapelketan jüsto Hendaia gibelean.
Argazkia : Jean-LOUIS BELHARTZ