Arta paliatiboak eritasun larria dutenendako artak dira eta Donapaleuko ospitalean lau ohe berri idekiko dituzte. ARSaren baimena ukan eta, erizain eta erizain-laguntzaile berriak igurikatzen dituzte oheen irekitzeko. Arta paliatiboen barne dira ere bizi bukaerako artak, eta hiltzera laguntzeko diren dispositiboak. 2016 urtetik, Cleys-Leonetti legearekin, eri bat lokarrarazten ahal da zendu arte, baldintza zehatz batzuk beteak badira. Graxi Etxebehere erizain erretretaduna da, eta bere bizi bukaera prestatzen ari da:
Kontsumitzen dugun elektrizitatearen %6a baizik ez da ekoizten Iparraldean. Arazo hori arintzeko xedez, I-Ener sozietateak panel fotovoltaiko parkeak garatu nahi ditu hondarkindegietan. Lehen aldiko bat sortuko dute Senpereko Zaluaga hondarkinegian, 2024 urte ondarreko prest egonen dena. Abantsu hiru hektareako hedadura ukanen du parkeak. Patxi Bergara, I-ener sozietatearen presidentea elkarriketatu dute Euskal Irratiek.
Gipuzkoan izan den lehen greba mugimenduen artean, 1931an Pasaiako arrantzaleek antolaturikoa aipa daiteke. Espainiako Bigarren Errepublikaren eta langile borrokaren goraldiaren testuinguruan izan zen. Lan eta bizi baldintzen hobetzea galdegiten zuten arrantzaleek, eta greba orokorra Donostiara hedatzen entseatu ziren. Estatuko indar armatuek, ordea, tiroz jaso zituzten langileak eta zazpi hil zituzten. Gerora Ategorrietako Sarraskia gisa ezagutua izanen zen gertakari hori. Tentsio handien artean, ororen buru, enpresaburuek langileen galdeak onartu behar izan zituzten.
Xiberoako ekonomia laguntzen duen ODACE egiturak lau ardatz nagusi finkatu ditu heldu den urteei begira, egin berri duen biltzar nagusian: Langile eskasari aterabidea atxemaitea, lan eremuak xekatzea, enpresen transmisioa segurtatzea eta formakuntza garatzea lizeo ezberdinetan. Bestalde, Sohütako lizeoan XIBETEK izeneko plataforma teknologikoa plantan ezarriko du 2024ean. Hortara jiten ahalko dira bai lizeoko irakasle, ingeniari edo teknologia berri eta robotetan formakuntza hobetu nahi duten langileak ere bai. Jean Jacques Carriquiriborde, ODACE-ko buru berria izan da Euskal Irratietako gonbita, Goiz Berri saioan.
Subcategories
Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
ADI
Oreneko, emankizun musikala.
Euskal Herriko eta kanpoko musika berriak eta lehenagokoak
Trip-Hop,Trash, Metal, Pop Rock, edo Elektroa nahasten dira. Egin ahala talde alternatibo, underground edo Major-etarik urrun diren taldeek beren lekua dute hemen! Musika librea...
Aitzur eta Jorra
Laborarien emankizuna.
Asteko gertakarien aipamena eta barnatzea. Ondoko egunetan izanen denari behakoa. Erreportai eta lekukotasun : etxalde, laborantxari lotu egitura eta enpresetan, erakusketa eta ferietan…Ortzirale aratsetan 7 orenetan eta errepika, larunbatetan, oren batean.
Ze berri
Ze Berri! magazina: Astelehenetik ostiralera, eguerdiko 12.00etatik 13.00etara Iulen Giresse-n eskutik
Punttuka
Bertsolari eta bertsozaleen emankizuna.
Aste guziz, gaur egungo bertso saioak entzungai eta kronika desberdinak, hala nola bertso saio zaharrena eta agenda.
Joanes Etxebarriak, Ramuntxo Cristy eta Xan Alkhatek aurkezten duten emankizuna.
Astearte guziz, zuzenean, arratseko 7 orenetarik goiti eta errepika astezkenarekin, arratsaldeko 3 orenetan.Ikusi makusi
Kasu solasaldiak ongi entzun ondotik galderak baitira eta jokoan zernahi sari eder
(raftinf, aisaldi eta abentura parkerat ateraldiak, zaldiz ibilaldiak itsas museoko sartzeak).
Gure bazterrak
Gure Bazterrak emankizunen interesa berezitasuna da bisitatua den lekuan berean grabatua dela, naturaren soinuei leku inportanta utziz eta manera berean indar gehiago eskainiz tokiko jendeen lekukotasunei, emankizunak tokietako memoriaren biltzea ere baitu xedea
Ezkur beroak
Musika emankizuna Mattin Etxeverria eta Txomin Zubietarekin
Hortzen garbitzea
Patxi Oillarburu eta Paxkal Irigoyhen-en musika saioa.
Gure Bazterock
Txomin ta Xabiren bazterrock-ak ezagutu.
Badok 14
Pantxix Bidarten eskutik, euskal kantagintza tradizionalari buruzko irratsaioa.
Hitz eta Putz
«Berri sailetan aipatu ez, baina Interneten zabaltzen diren gaiak landuko ditugu». Saioan hainbat kolaboratzaile dira, musika, telebista, nazioartea, gaurkotasuna, irudia, gogoetatzeko gune libre bilakatuz irratia.
#telebistautz #irratiapitz
Ixo
Ixo! Emankizuna itzultzen da formatu luze batean! Oren batez Euskal Herriko talde baten ezagutza eginen dugu eta horrez gain bi kronikalari ukanen ditugu gurekin!
Gazte Begiz
Jon Muruaga Hiriart, Esteban Bastié eta Aimar Lopez Erasunek kirola, teknologia berriak, musika eta bertzelako berriak aipatzen dituzte Gazte Begiz saioa
Metal garrasia

Bidasoa Attak
Aitor Perez, Apurtu taldeko gitarra jolea eta abeslariak aurkeztutako saioa dugu Bidasoa Attak. Bertan punka izango dugu entzungai eta aztergai.
Hutsa
Hutsa saio hilabeteko lehen astelehenez 21.00etatik22.00etara Euskal irratietan.