Frantziako presondegi guztiek giza-eskubideak urratzen dituzte

Iragan urteko Frantziako presondegien bilanak egoera hori utzi du agerian. Dominique Simonnot, txostenaren arduradunak azpimarratu du, kartzelak jendez gainezka direla, bere edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker gehienak, horri darion presoen arteko tentsioa, zaindari, janari eta arta eskasa. OIP Presondegien Behatokiko Maite Etcheverria Goiz Berri saioko gonbita izan da.

Talde politikoen diruztatzea onartu du Hirigune Elkargoak

Eztabaida luze joan da beste behin ere, taldeen kontra agertu direnen artean, ez alde eta ez kontra zirenen artean eta alde zirenen artean. Azkenean, finantzamendua onartu da halere, eta beraz, talde bakoitzari urtean 85.000 euro emanen zaio kolaboratzaile bat diruztatzeko. Funtzionamendu gastuei buru egiteko Bil Gaiten ezkerreko talde abertzaleak 19.800 euro eskuratuko ditu, eta Elkarrekin Herriarentzat talde abertzale eta eskuindarrak 27.600 euro. Talde bakoitzaren ondoko etapa, langile bat atxemaitea izanen da.

Txertatu gabeko osasun langileak, berriz ere lanera

Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute erabakia igande honetan. Abantsu bi urte lanetik urrunduak izan ondotik, txertatu gabeko osasun arloko langileak berriz lantokira itzul daitezke. Teorian, okupatzen zuten postua errekuperatuko dute. Orain, ospitale edota enpresa desberdinek berriz kontaktatu behar dituzte langile horiek ofizialki berriz sarrarazteko. Sindikatuen arabera, 20 000 eta 40 000 langile ingururi eraginen dio delibero horrek.

Idortea: laborari kaltetuen herena, kalte-ordainik gabe

Idortearen harira, «injustizia» salatu du ELBk Baionan, astelehen huntan, DDTM Lurraldeen eta Itsasoko Departamendu Zuzendaritzaren aitzinean . Sindikatuak jadanik salatu duen bezala, laborariek ez dute ulertzen nola banatuak diren idorteari buru egiteko ematen diren diru laguntzak. Dosierren hirutik bat baztertua izan da. Ondorioz, ELBkoek sinbolikoki kolektiboki errekurtsoak pausatu dituzte onartuak izan ez diren dosierrendako. Astezkenean, Paueko DDTMek, diru laguntzen banatzaileak, errezebituko ditu dosier batzuekin aztertzeko nolaz batzuk errefusatuak izan diren eta kriterioen argitzeko.

Subcategories

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Oreneko, emankizun musikala.

Euskal Herriko eta kanpoko musika berriak eta lehenagokoak

Trip-Hop,Trash, Metal, Pop Rock, edo Elektroa nahasten dira. Egin ahala talde alternatibo, underground edo Major-etarik urrun diren taldeek beren lekua dute hemen! Musika librea...


Laborarien emankizuna.

Asteko gertakarien aipamena eta barnatzea. Ondoko egunetan izanen denari behakoa. Erreportai eta lekukotasun : etxalde, laborantxari lotu egitura eta enpresetan, erakusketa eta ferietan…
Ortzirale aratsetan 7 orenetan eta errepika, larunbatetan, oren batean.

Ze Berri! magazina: Astelehenetik ostiralera, eguerdiko 12.00etatik 13.00etara Iulen Giresse-n eskutik

Bertsolari eta bertsozaleen emankizuna.


Aste guziz, gaur egungo bertso saioak entzungai eta kronika desberdinak, hala nola bertso saio zaharrena eta agenda.

Joanes Etxebarriak, Ramuntxo Cristy eta Xan Alkhatek aurkezten duten emankizuna.
Astearte guziz, zuzenean, arratseko 7 orenetarik goiti eta errepika astezkenarekin, arratsaldeko 3 orenetan.


Astezken guziz eguerditan, haur eta gazteak mintzo ikastexean egin duten lan batetaz , antolatu duten ateraldiaz edo bestaz. 

Kasu solasaldiak ongi entzun ondotik galderak baitira eta jokoan zernahi sari eder

(raftinf, aisaldi eta abentura parkerat ateraldiak, zaldiz ibilaldiak itsas museoko sartzeak).

 
Ipar Euskal Herriko hainbat guneren ezagutzeko xedearekin sortua izan da.  Emanaldia bera, Gure Irratian ari zen Lucien Etxezaharretak abiatu zuen 1997ko urrian, bere parea bilakatuko zen Jakes Casaubonekin, haien helburua zelarik naturak dituen aberastasunen ezagutaraztea Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta Irratia eta Xiberoko Botzako entzuleei.
Gure Bazterrak emankizunen interesa berezitasuna da bisitatua den lekuan berean grabatua dela, naturaren soinuei leku inportanta utziz eta manera berean indar gehiago eskainiz tokiko jendeen lekukotasunei, emankizunak tokietako memoriaren biltzea ere baitu xedea
 

Musika emankizuna Mattin Etxeverria eta Txomin Zubietarekin

Patxi Oillarburu eta Paxkal Irigoyhen-en musika saioa.

Txomin ta Xabiren bazterrock-ak ezagutu.

 Pantxix Bidarten eskutik, euskal kantagintza tradizionalari buruzko irratsaioa.

 «Berri sailetan aipatu ez, baina Interneten zabaltzen diren gaiak landuko ditugu». Saioan hainbat kolaboratzaile dira, musika, telebista, nazioartea, gaurkotasuna, irudia, gogoetatzeko gune libre bilakatuz irratia.

#telebistautz #irratiapitz

Ixo! Emankizuna itzultzen da formatu luze batean! Oren batez Euskal Herriko talde baten ezagutza eginen dugu eta horrez gain bi kronikalari ukanen ditugu gurekin!

Jon Muruaga Hiriart, Esteban Bastié eta Aimar Lopez Erasunek kirola, teknologia berriak, musika eta bertzelako berriak aipatzen dituzte Gazte Begiz saioa

Metal Garrasia Antxeta Irratiko eta Euskal Irratietako metal saio hoberena -eta bakarra- da eta bertan pertsona guztientzako metal musika jartzea gustatzen zaigu. Bidasoaldean 89.7 fm edo 90.5 fm emisoratan entzun ahal gaituzue ostiralero gaueko bederatzietatik hamarretara.
Saioaren zuzendaritza eta produkzioa “Dyerth” Iriarte jaunaren eskuetan egoten da, eta Brutal jauna izaten da gidoilaria eta saioa behin eta berriro oztopatzen duena.

Aitor Perez, Apurtu taldeko gitarra jolea eta abeslariak aurkeztutako saioa dugu Bidasoa Attak. Bertan punka izango dugu entzungai eta aztergai.

 Hutsa saio hilabeteko lehen astelehenez 21.00etatik22.00etara Euskal irratietan.

Itzaletan Sua-k eskaini dj musika saioa  entzun!