Urriaren 23tik 29ra Biarritzen jokatuko da Munduko Pilota Txapelketa

Euskal Herrian, Euskaldün jokü batetan bena eüskal zelekzioarik ez… Hori da pelota mündüak ezagützen düan kimberez-gora.
Munduko Pilota Txapelketa urrietaren 23tik 29ra jokatuko da Miarritzen (Lapurdi). Benat Larrory:

“Ez dezagun ahantz erasoak urte osoan gertatzen direla, etxeetan gertatzen direla, ezagunen artean gertatzen direla”

Elaia Borda Uhaldek utzi digu iritza goiz huntan, Emazteek jasaiten dituzten erasoak azaltzen ditu.

« Konfinamendutik landa senditu da angustia emendaketa haundi bat, buruaz beste egite entsegu gehio izan dira »

Urriaren 22a arte, Osagarri mentalaren informazio egunak iragaiten ari dira ipar euskal herrian. Oraindik gordetzen eta isiltzen den arazo hori argitan emaiteko aukera da. Nola aurre egin kezkari ? barne hersturei ? Nori aipatu ? Elorri Garat psikologoa da gure gaurko gomita. Entzuten dugu Marga Forestier-ren mikroan:  

Mintzaleku: "Tortura Euskal Herrian"

Mintzaleku: "Tortura Euskal Herrian" parte hartzaileak:  Kima Arzuaga "Bi harnas" dokumentaleko produktorea, Ander Iriarte "Karpeta urdinak" dokumentaleko zuzendaria, Julen Arzuaga EH Bilkudiko legebiltzarkidea, Olatz Dunabeitia antropologoa eta Nekane txapartegi preso oiha.

“Ipar euskal herrian, zihurgabetasun egoera batean gaude, euskarazko erakaskuntzari doakionez”

Etorkizuneko euskal hezkuntza sistemari buruz hausnartzeko foroa antolatu dute Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Konfederazioak larunbat huntan, Kanbon. Ipar Euskal Herriko hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bildu nahi dituzte saio horretan, Euskal Herri mailan garatzen ari den gogoeta elikatzeko. Maialen Pery, euskarazko sail publikoan aholkulari da, foro hortako antolatzaile ere, Olatz Idoatekin da.

Subcategories

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Oreneko, emankizun musikala.

Euskal Herriko eta kanpoko musika berriak eta lehenagokoak

Trip-Hop,Trash, Metal, Pop Rock, edo Elektroa nahasten dira. Egin ahala talde alternatibo, underground edo Major-etarik urrun diren taldeek beren lekua dute hemen! Musika librea...


Laborarien emankizuna.

Asteko gertakarien aipamena eta barnatzea. Ondoko egunetan izanen denari behakoa. Erreportai eta lekukotasun : etxalde, laborantxari lotu egitura eta enpresetan, erakusketa eta ferietan…
Ortzirale aratsetan 7 orenetan eta errepika, larunbatetan, oren batean.

Ze Berri! magazina: Astelehenetik ostiralera, eguerdiko 12.00etatik 13.00etara Iulen Giresse-n eskutik

Bertsolari eta bertsozaleen emankizuna.


Aste guziz, gaur egungo bertso saioak entzungai eta kronika desberdinak, hala nola bertso saio zaharrena eta agenda.

Joanes Etxebarriak, Ramuntxo Cristy eta Xan Alkhatek aurkezten duten emankizuna.
Astearte guziz, zuzenean, arratseko 7 orenetarik goiti eta errepika astezkenarekin, arratsaldeko 3 orenetan.


Astezken guziz eguerditan, haur eta gazteak mintzo ikastexean egin duten lan batetaz , antolatu duten ateraldiaz edo bestaz. 

Kasu solasaldiak ongi entzun ondotik galderak baitira eta jokoan zernahi sari eder

(raftinf, aisaldi eta abentura parkerat ateraldiak, zaldiz ibilaldiak itsas museoko sartzeak).

 
Ipar Euskal Herriko hainbat guneren ezagutzeko xedearekin sortua izan da.  Emanaldia bera, Gure Irratian ari zen Lucien Etxezaharretak abiatu zuen 1997ko urrian, bere parea bilakatuko zen Jakes Casaubonekin, haien helburua zelarik naturak dituen aberastasunen ezagutaraztea Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta Irratia eta Xiberoko Botzako entzuleei.
Gure Bazterrak emankizunen interesa berezitasuna da bisitatua den lekuan berean grabatua dela, naturaren soinuei leku inportanta utziz eta manera berean indar gehiago eskainiz tokiko jendeen lekukotasunei, emankizunak tokietako memoriaren biltzea ere baitu xedea
 

Musika emankizuna Mattin Etxeverria eta Txomin Zubietarekin

Patxi Oillarburu eta Paxkal Irigoyhen-en musika saioa.

Txomin ta Xabiren bazterrock-ak ezagutu.

 Pantxix Bidarten eskutik, euskal kantagintza tradizionalari buruzko irratsaioa.

 «Berri sailetan aipatu ez, baina Interneten zabaltzen diren gaiak landuko ditugu». Saioan hainbat kolaboratzaile dira, musika, telebista, nazioartea, gaurkotasuna, irudia, gogoetatzeko gune libre bilakatuz irratia.

#telebistautz #irratiapitz

Ixo! Emankizuna itzultzen da formatu luze batean! Oren batez Euskal Herriko talde baten ezagutza eginen dugu eta horrez gain bi kronikalari ukanen ditugu gurekin!

Jon Muruaga Hiriart, Esteban Bastié eta Aimar Lopez Erasunek kirola, teknologia berriak, musika eta bertzelako berriak aipatzen dituzte Gazte Begiz saioa

Metal Garrasia Antxeta Irratiko eta Euskal Irratietako metal saio hoberena -eta bakarra- da eta bertan pertsona guztientzako metal musika jartzea gustatzen zaigu. Bidasoaldean 89.7 fm edo 90.5 fm emisoratan entzun ahal gaituzue ostiralero gaueko bederatzietatik hamarretara.
Saioaren zuzendaritza eta produkzioa “Dyerth” Iriarte jaunaren eskuetan egoten da, eta Brutal jauna izaten da gidoilaria eta saioa behin eta berriro oztopatzen duena.

Aitor Perez, Apurtu taldeko gitarra jolea eta abeslariak aurkeztutako saioa dugu Bidasoa Attak. Bertan punka izango dugu entzungai eta aztergai.

 Hutsa saio hilabeteko lehen astelehenez 21.00etatik22.00etara Euskal irratietan.

Itzaletan Sua-k eskaini dj musika saioa  entzun!