Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Izozteek desmasiak eragin dituzte mahastietan

Mahastien %20-30ean kaltetuak izan dira Irulegiko Sotokoak. Zaila da momentuko jakiteko, biltzean zenbaterainoko galtzeak eraginen dituen. 1991az geroztik ez zuten bertakoek halakorik ezagutu. Hemen ez baita berez halako izozteen usaiarik, eta mahasti gehienak ez dira aseguratuak, kostua handia baita. Frantzia mailan kalte handiak ondorioztatu dituenez, eskualde batzuetan, izozte hau “hondamendi natural”-tzat kontsideratua izaitea galdegiten ari dira. Departamenduko laborantxa ganbara datuak biltzen ari da, baina ezin jakin momentuz Ipar Euskal Herriarentzat dirulaguntzarik izanen ote den. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2021(e)ko apirilak 14