Jamattitt Bidart zendu da
Astelehen goizean pausatu da Jamattitt Bidart, Kuxkurrio, 93 urtetan.Jojo Bidart euskal irratietako kazetari ohiaren aita zena.
Euskal Kulturaren sustatzailea Baigorri herrian, hara nola, Arrola dantza taldeari hats berri bat eman zion 70 hamarkadan. Marcel Haristoy Arrolako dantzari ohiak oroitzapenak partekatzen dauzkigu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Kantuzalea, eta fededuna zen. Euskal Presoen sustengatzailea ere bururaino.
Jamattitt Bidart-en ehorzketak ostegun atsaldeko 3 orenetan iraganen dira Baigorriko elizan. Doluminak helarazten dizkiogu Jojo gure lankide eta bere familia osoari.