Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Kanakiaren egoera politikoaz puntu bat

Kanakian, VAL nikel ekoizle enpresak adierazi zuelarik bere parteak saltzen zituela, altxamenduak izan ziren artxipelagoan. Hau da, Nikela estrategikoa da Kanakiarrentzat, eta ezin pentsatuzkoa zen kanakiarrek kontrolatzen ez zuten enpresa batek parteak berriz eros zitzan. Mugimenduek eragina ukan dute gobernuan, UNI-ko Louis Mapou lehendakaritzara bultzatuz, independentisten koalizioaren ezkerreko hegala. Hori guzia etortzear den erreferendumaren atarian, Battitta Bolokik, argitu digu egoera: