Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Kriaxera ahate arraza babesteko akordioa lortu dute

2021-
02-
10

Azken berri sailak

ELB sindikatuak jakinarazten du ez duela komunikaziorik eginen Kriaxera arraza babesteko lortu akordioaz.
Hegazti gripearen kasuan, administrazioarekin bilkurak egiten ari dira esperimentazio protokolo bat plantan ezartzeko. Protokoloa aintzinatua izanen delarik, emanen dutela informazio gehiago adierazi du sindikatuak.

Max Brisson Senataria, Julien Denormandie, Frantziako laborantza ministroari zuzendu zitzaion ere Parisko legebiltzarrean, txertaketa abiatu dezan eskatuz.

Astelehenean egin zuten bilkura, laborantxa saileko sindikatuek, hazleek, prefeturak, administrazioak eta hainbat hautetsik eta adostasuna lortu zen Bidaxuneko Latailladen etxaldean, ahatekumeen hazkuntza gunean, esperimentazioa burutzeko. Akordioa lortua dela berretsi du ere, Isabelle Pargade, Euskal Elkargoan laborantzaz arduratzen den presidente ordeak. Bilkura hartatik ez zen neurri zehatzik atera, hamabost egunen buruan, eginen duten bilkuran proposatuko da baldintzak zehazten dituen protokoloa. Sebastian Uturriague, FDSEAko ordezkaria :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Bannerra

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak