Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Kutxa bira, herriz herri euskara oinarri" dokumentalaren estreinaldia Urruñan

Gaur arratsaldean, Urruñako Itsasmendi zinegelan Bizifilmak zinemaldia antolatu da 18:30tatik aurrera. Bertan, 20:00tan hain zuzen ere, Iban Garcia eta Amaia Renobalesek ekoizturiko « Kutxa bira. Herriz herri euskara oinarri » dokumentala aurkeztuko dute, Iparra Hegoa elkarteak antolaturiko ekimenaren jarduna laburbiltzen duena. Asier Arbelaitz haiekin izan da:

Sarrerak gaur bertan salduko dira, Itsas mendi zineman 5 eurotan arratsaldeko 14:00tatik aurrera.