Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Marie-Jose Mialocq-en zerrendak Arbonako bozak irabazi ditu

Arbonan, Herriko bozak ezeztatuak izan ondotik joan den urtean: kondaketa momentuan gehiengokoek ohartarazi zuten, Beñat Arlaren zerrendako kide batek, Espainol herritartasuna ez zuela agertarazi.  Marie-Josée Mialock, auzapez postuan izan zen. Bainan parekoek auzitegirat eraman zuten afera. Estatu Kontseiluak ezeztatu zuen bozka, eta igandean iragan dira berriz hauteskundeak. Marie-Josée Mialock-en «Arbonne avec vous» zerrendak, boz gehiengoa ardietsi du, « Hats berri bat Arbonarentzat » Beñat Arlak eraman zerrendaren aitzinean. Panpi Mercapide Herriko Etxean zen kondaketa bururatuta: