Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Migrazioari buruzko Goiz Berri saio berezia

Migrazioa izan dugu solasagaia goiz honetan GOIZ BERRI saio berezian, Hendaia eta Irun arteko muga pasagunetik egindako emankizunean. Migrazioa… eta bidean datozen migranteak nola heltzen diren gurera, eta zein zailtasun dituzten Lapurdira iragaiteko, muga zeharkatuz aztertu dugu.

Burkinafaso, Ginea Konakri, Bolikosta, maroko edo Maliarrak dira, eta beren xede bakarra Frantziara heltzea da, hor dituztelako senide edo lagunak. Parte hartzaileak: Daniele Unasobizkai, Etorkinekin elkartea, Josune Mendigutxia, Harrera elkartea, Anaitze Agirre, Harrera sarea eta SOS Arrazkeriako kide, Richard Irazusta, Hendaiako auzapezordea.