Joan den Apirilaren 14an, Baigorriko kulturaldiaren barnean, Jean Louis 'Popo' Larre Iparretarrak (IK) taldeko kidearen desagerpenari buruzko gaualdia antolatu zuten. "Bolante baten historia" dokumentalaren proiekzioaren ondotik, mintzaldia eskaini zuten Pantzo Irigaray Poporen lagunak, Bixoko antzerki kideak, Ttotte Larre Poporen anaiak, Betti Bidartek haren engaiamendu politikoaz, Terexa Mitxelenak Leoneko gertakariaz eta auziaz, eta azkenik Filipe Bidartek eta Filipe Lascarayk haren desagertzeaz.
Mintzaleku
Bardako Mintzaleku saioan, etxebizitzaren gaia jorratu dute Herrian Bizi plataformako kideek. Zenbaki adierazgarriak oroitarazi dituzte, Ipar Euskal Herrian den errealitateaz ohartzeko. 20.000 bizitegi sozial badira, eta 40.000 bigarren etxebizitza; hots, bikoitza. Gainerat, 12.000 bizitegi huts badira. 2021etik 2026ra arte, Euskal Hirigune Elkargoak onartu Etxebizitzaren Tokiko Planak ez duela egoera zuzenduko diote. Preseski, herrian bizitzeko eskubidearen alde mobilizatzeko deia zabaltzen du Herrian Bizi plataformak. Hitzordua larunbat honetan eman dute, arratsaldeko 15:00etan, Baionako suprefetura aintzinean.
Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik emaiten ahal dituzte ? Zer leku du generoak dantzan ? Zer egin tradizioarekin eta jantziekin? Gai horietaz mintzatu ziren irailaren 2an Miarritzeko Mediatekan, Alaia Cachenaut antropologian doktoregaia, Oier Araolaza dantzari eta ikerlaria eta IDB Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko Ihintza Irungarai.
4.bozka barrutiko hautagaiekin. Trounday, Lassalle, Urrutikoetxea eta Etxaniz
Hilabete honetako mintzaleku saioan euskarazko irakaskuntzan hamarkada luzez lanean aritu aritu diren erakasleekin mintzatuko gira. Seaskak 50 urte pasako bidea ibili du gaur eguneraino, eta bide horretan urte luzez bidaide izan dira hainbat erakasle eta horiek omendu zituzten aurtengo Herri Urratsen. Horien artean ziren besteak beste, gure hiru gomitak Peio Urriza, Maddi Zubeldia eta Odile Bethart Lacroix. Beren ibilbideaz, bizipenakz eta ikuskeraz interesatu gara.