Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Mixel Berhoirigoinen heriotzak, lekukotasun gehio utzi dizkigu

Jean Mixel Bicain Gamarteko auzapezak oroitarazi digu, nola Mixel Berhoirigoin-ek berehala baikorki erantzun zuen duela 2 urte Lakarra Ainiza Monjolose eta Gamarte herrien artean muntatu duten Hiru Zitxun ikusgarrian parte hartzeko.

Panpi St Marie: ELB sindikatuko bozeremaileak gogoratu digu Laborantxa munduari ekarri diona

Peio Iralour, Mixelen adixkide mina izan da, borroka anitzetan bide laguna, bereziki gaztaroan Euskaldun Gazterian edo ELB sindikatuaren sortzeko urratsetan elkarrekin arizan baitira. Militante izaera nundik heldu zitzaion erran digu.

Anaiz Funosas Bake bidea: EH ko bake prozesua aintzinarazteko eman zituen urratsetaz.

Joan den larunbatean txaloak Mendi tontorretan Mixel-en omenez. Euskal presoen alde eman engaiamenduak hala merezi zuela erran digu Anais Funosas-ek.