Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Mixel Berhokoirigoin, laborari, euskalzale, abertzale eta bakegilea zendu da

Mixel Berhokoirigoin, laborari, euskalzale, abertzale eta bakegilea pausatu da ostiraletik larunbaterako gauean 68 urtetan eritasunak eremanik. Militante nekazezina, ainitz eman du EH-arentzat.Laborantxan lehenik, ELB sindikatua sortuz, eta EHLG-a ondotik. Batera plataforman ere, Ipar EH-ko instituzio baten alde.Bere azken urteetako borroka haundia izan da Bake Bidearekin, eta Bakegileekin, EH-ko bake prozesua aintzinarazteko. Bakegileak , Ipar Euskal Herriko gizarte zibileko ekintzailez eta sindikalistaz osatutako taldearen bultzatzaileetarikoa izan zen .Bitartekaritza lanak egin zituen, Espainiako eta Frantziako Gobernuekin bai eta ere nazioarteko kargudun haundienekin.

 
 Mixel Berhokoirigoinen heriotzak samina eragin du euskal politikagintzan:
Jean René Etchagaray
Jean Rene Etchegaray Euskal elkargo lehendakariak ere Mixel hurbiletik ezagutu du, bere abokata izan bazen EHLG ganbarako epaiketan azken urteetan bake prozesuko desmartxa ezberdinetan elkarrekin ibili dira. Jean Rene Etchegaray: 
                         

Arnaldo Otegi 
Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak Mixel Berrokoirigoienek EH arentzat egin duen guztiarentzat eskerrak eman dizkio Arnaldo Otegi : 

 
 
Anita Lopepe 
Anita Lopepe EHBAI alderdiko bozeramaileak Mixel Berhokoirigoinek egin lana handia izan dela oroit arazi du : 

 
 
Peio Etxeleku 
Peio Etxeleku EAJ ko hautetsiak Mixelek herriarentzat egin lana oroit arazi du baina bere lehen hitzak bere hurbilekoentzat izan dira: 

 
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2021(e)ko maiatzak 10