Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Nekeziak ezagutzen dituzten garai hauetan, Hazkuntzako kabala sailak ohoretan ezarriko ditu Paueko Laborantxa Ganbarak larunbat huntan Donapaleun

Hazkuntzaren eguna bi urtetarik antolatzen du Paueko laborantxa ganbarak Euskal Herrian, Biarnoa-rekin aldizkatuz. Joanden urtean ez zen egin ahal izan covid-a gatik. Aurten Donapaleun eginen da larunbat huntan. Esnadun edo haragitako 200bat behi izanen dira eta hauen artean lehiaketa ere izanen da. Behien ondoan, ardiak eta zaldiak ere izanen dira, baita laborantxa saileko erakuts mahain frango. Sartzea kitorik eta deneri idekia. Lehenik entzungai Patrick Etxegarai president ordea entzungai, eta ondotik Jean Claude Aguerre behi hazlea