HITZKETA webgune berria ezagutu !

Haurrentzat egina den Hitzketa webgunearen ezagutza eginen dugu. Erakaskuntzan diren Gipuzkoar 4 gazteek  osatu lan tresna ludikoa da. Euskal kantu olerki eta liburuen xoko huntaz hitzegiteko gurekin ditugu. Naroa Mendizabal, Miren Puertas, Maddi Murgiondo.

Arnasa elkartearen ezagutza egin dugu

Aste buru huntan iragan beharrak ziren itxaropen biradak  mukobisidosaz edo fibrosi kistikoaz hunkiak direnen sustenguz, bainan covidaren gatik ainitz gertakari ezeztatuak  izan dira . Memento berean eritasun huntaz  hunkia den Ondarruko Elene Etxaniz-en familiak  bidali dauku bideo bat . Laguntza psikologikoa eta ekonomikoa ekartzen duen Arnasa elkarteak egina du film hau eritasun hau gehiago ezagutzeko… Gurekin izanen ditugu telefonoz Elene eta Noemi beren egun guzitakoa kondatzeko:

Beldurtu eta mindu gabe zaindu gure haurrak!

«Haurrak Ere Bai» Euskal Herri mailan sortu dugun familia sarea da eta gure helburua bizitzen ari garen egoera larri honetan, ume eta nerabeen eskubideak defendatu eta haien hitza entzunaraztea da. Maider Aizpurua ama da eta Urruñako Erlaitza ikastetxean erakasle eta burraso sare hunen bultzatzailea da.

Hong Kongetik Euskal Herrira bizikletaz

Asier Arroita Hong Kongetik Ortuellara bizikletaz bidaia egiten ari da. Badu orain 5 hilabete abiatua zela. Azken 13 urtetan AEKn lanean egon ondotik, urtebete hartu du amets bat betetzeko. Txiribuelta.eus webgunean segitzen ahal duzue.


44 urte ditu, eta Ortuellan du etxebizitza. Marie Agnes Gorostiaguek juntatu du Nepalen zelarik.




Amaren Alabak eta Xendarineko Ahizpak entzuleentzat kantuz

Abenduaren 30ean, Irulegiko Irratiko estudioetan ziren Amaren Alabak eta Xendarineko Ahizpak taldeko kantariak. Entzuleek zuzenean irratira deituz kantu batzu hautatu eta eman dituzte oren batez saio berezi batean. Marie Agnes Gorostiaguen inguruan kantua nagusi Euskal Irratietan.

 

Entzun :