Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Pandemiaren osagarri neurriak errefuxatzen dituzten 1.500 lagun mobilizatu dira "askatasuna"ren izenean

«Osasuna, Askatasuna!» lelopean 1.500 lagun inguru batu ziren larunbatean mugako Santiago Zubian. Pandemia ukatzen duten, eta xertoak zein osagarri neurriak errefuxatzen dituzten pertsonak batzen dituen BIZITZA plataformak deiturik, COVIDari buru egiteko osagarri neurrien kontrako Euskal Herri mailako aurreneko mobilizazioa izan da.