Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Pausa guneko etorkinek Pfizer txertoa jasotzen ahalko dute

Txerto-ziurtagiriaren ezarpenak, eragina ukanen du Baionako Pausa lekuan. Bertako etorkinek ezinen dute gehiago autobusik hartu txertorik ezean. Ondorioz, Baionako herriko etxeak eta Eskualdeko osasun agentziak txertatze kanpaina abiatuko dute aste huntan. Egun erdi bat astean, ospitale zentroko medikuek, Pfizer txertoa emaiten ahalko diete nahi duten etorkinei. Erran behar da, gehienek, guttienez txerto bat dutela Pausura heltzerakoan. Haatik, arazo nagusia, 7 eguneko epea izanen dela erran digu David Tollis, Baionako Zerbitzuen Zuzendari orokorrak:

 

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2022(e)ko urtarrilak 27

informazioa gehiago