Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

SAKONEAN | Korsikako nazio askapen mugimendua

2022-
05-
04

Sakonean

Hilabete iragan da Yvann Colonna FLNC Korsikako Nazio Askapen Fronteko militante eta preso politikoak bizia galdu zuela Marseillako presondegian. Kolpez lozorroan zirudien herri bat, karriketara atera zen masiboki.

Euskal Herrian anitz entzun dugu Korsikaz, baina haatik, zaila egiten zaigu gure perspektibatik hango testuingurua ulertzea. Zein izan da Korsikako nazio askapen mugimenduaren sorrera? Zein bere garapena? Zeintzuk bere ezaugarriak?

Galdera horiei ihardesten ahaleginduko gira Sakonean emankizunaren hirugarren alean. Horretarako Korsikan bizi den Joritz Larraza historialari urruñarrarengana jo dugu. Indarkeria politikoak Korsikan zein bilakaera ukan duen, zer ezaugarri dituen, eta mugimendu abertzalearen baitan zein zatiketa izan diren aztertuko ditugu. Era berean, klanismoaren fenomenoaz arituko gira.
Bururatzeko, Yvan Colonnaren heriotzaren harira sortu mobilizazioen berri emanen digu Oihana Teyseyre Berriako kazetariak.

Kantuak: Chjami Aghjalesi taldearen Guerrieri eta L'Arcusgi taldearen Lotta ghjuventu.

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak

 

 

informazioa gehiago

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak