Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

SNLR Frantziako irrati libreen sindikatuko zuzendari izendatu dute Ttitto Betbeder

Agorrila bururatu da, eta heldu da Euskal Irratien sartze berria. Berritasunekin heldu gira, baina baita ekin beharreko erronka berriekin ere. Horretaz solastatu gira gaurko Goiz Berri saioan Ttitto Betbeder Euskal Irratietako administrari, eta berriki SNLR Frantziako Irrati Libreen Elkarteko zuzendari izendatua izan denarekin. Elkarte irratien ordezkaria da erakunde hau. Gaur egun, 1100 irrati badira egun frantziar Estatuan, horietarik 700 baino gehiago elkarte-irratiak dira, eta SNLR-ek 400 bat ordezkatzen ditu. Jakin, Euskal Irratiak 2004ean sartu zirela erakunde horretan.

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2022(e)ko irailak 05

informazioa gehiago