Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Txertatzearen aldeko mezuaz gain, babes neurriak errespetatzen eta maska ezartzen segitu behar dela azkarki gomentatzen du Baionako ospitaleak

2021-
08-
04

Azken berri sailak

Xertatuer ere kontseilu horiek doazkie, kutxakorrak izan baititaizke. Laxatze bat senditzen dute alde hortarik. Asteazken huntan, 30 COVID eri badira Baionako ospitaleko zerbitzu guzietan. Horietarik 12 erreanimazioan. Eta 11 ez dira xertatuak. Diote ere, ez dela kasu larririk gertatu, xertatzeen ondorioz. Forma larriak xertatuak ez direnek dituztela pairatzen erran daukute. Xertatzeko gomendatzen diete haurdun diren emazte guzier, lehen hiruhilekotik landa. Eta ingurukoer, babes neurriak zorrozki errespetatzeko galdetzen diete. Inzidentzia tasa gora da Ipar Euskal Herrian, kostaldean bereziki. 490-tan da, 200-tan delarik Biarnoan. Turismoaren ondorioak partez hor direla ere erran du departamenduko ARS-ko buruak.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak