Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Udatiar guttiago zenbatu dira aurten barnekaldean

Uda bere ekuatorera heldu da, eta turismo jarduera gailurrean da. Haatik, udatiar guttiago zenbatu dira aurten gure lurretan. Hala senditu dute merkatari eta turismo profesional gehienek. Erran behar da, 2021ko urtea bereziki oparoa izan zela, eta halabeharrez, apaltze bat sendi dela horri alderatuz. Edozein gisa, jora beherakorra da eta agorrileko hilabetearen gain kondatzen dute profesionalek sasoina hobetzeko.

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2022(e)ko abuztuak 03

informazioa gehiago