Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Xanti Iparragirre Perurena zendu da

Xanti Iparragirre Perurena hil da, 87 urtetan. Errenterian sortu zen, nahiz eta urte ainitz Eskoriatzan pasa dituen. 1981ean ihes egin zuen handik ipar Euskal Herrira, eta sasian egon zen 2003ra arte. Iparraldean bertso eskolen sortzaile izan zen, bertso irakasle ere, eta 2008an Amets Arzallusek lehen Xilaba irabazi zuenean, Iparragirrek jantzi zion txapela. Marixol Iparragirre euskal presoaren aita zen, eta presondegitik Eskoriatzara eraman zuten atzo aita agurtzeko. Ihintza Arrieta mintzatu da, ongi ezagutzen zuen Ortzi Idoaterekin. Bertsolarien Lagunak elkarteko garapen arduraduna da: (Argazkia:mondraberri.eus)

 

informazioa gehiago