Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Zesta puntako udako ligak luze jotzen ari du

Astero bada lehiaketaren bat izan Miarritzen, Donibane Lohitzunen ala Pauen. Eta 2.000 lagun ere bildu dira hainbat partidatan. Ikusmin handia piztu du 8 puntistarik onenak astero lehian ikusteak. Eta azken aldian partida orotan da Aritz Erkiaga. Iparraldean Imanol Lopze atzelariarekin ari da, baina Hegoaldeko lehiaketak ere jokatzen ditu. Joan den astean, adibidez, Gernikan txapela jantzi zuen. Baita Donibane Lohitzunen. Eta atzo Miarritzeko Gant D'Or edo Urrezko Eskularruaren finala eraman zuen ere. Ez du atsedenik hartzen. Baina gustora ari dela aipatu digu.  Aritz Erkiaga

Miarritzeko finalean jokolari onenaren saria eraman zuen. Eta Udako Ligan ere aurrelari onenaren sailkapenean lemixikoa da.
Eta hatsa hartzerik ere ez duela, agerikoa da, gaur bertan Donibane Lohitzuneko Slamaren bigarren final-erdia jokatuko dute Erkiaga-Lopezek, Ithurria-Lekerikaren kontra. Irabazleek finala jokatuko dute ostegunean, Goikoetxea-Portet-en kontra.