Aste huntan Peio Etxeberri-k, Pilar Sansinenea Goñi-ren istoria aipatu digu
23 urte petiko gazteentzat pilota txapelketa bat antolatu du Iparralde Pilota Batzordeak. 100 urte betetzen ditu aurten eta azken bizpahiru urteetan Covidagatik lehiaketarik gabe egon diren gazteak jokatu arazi nahi dituzte. Txapelketaren antolatzaileekin mintzatu da Ihintza Arrieta:
Futbolaren erritmora biziko da Qatar ondoko asteetan. Lehen aldia da arabiar erresuma batek Mundial bat antolatzen duela, eta egia da polemika handia sortu zuela Qatar hautatua izan zelarik mundiala antolatzeko. Giza eskubide frango urratzen dituelakoan, ekologia mailan ere urraketa frango egiten dituelakoan, baina baita ere Qatarek ez duelako Futbolaren kulturarik. Beti ere, 32 selekzio lehiatzen hasiak dira atzoz geroztik. Patxi Vrignon Etxezaharretak, AFP agentziarendako segitzen du mundial hori zuzenean Qatarretik
Azkaineko frontoiari izen berria ezarri diote. Panpi Laduche izena eman diote, pilotari ezagunaren omenez. Ez zen pilotaria bakarrik, kantaria ere, eta guzti hori ohoratu nahi izan dute azkaindarrek. Han zinen Ihintza Arrieta:
Giro alaian abiatu da Euskaraldia, Euskal Herri guzian eta iparraldean ere. Atzo Baionako Zizpa gaztetxean egin dute abiatze ekitaldia eta denek batera txapa jantzi 7terditan ttanko. OPH raplariaren ondotik, Zilia Heredia Euskaraldiaren koordinatzailea, Kike Amonarriz Topaguneko burua eta Antton Kurutxarri EEP-ko presidentak hitza hartu dute. Marga Forestier han zen:
Euskaraldia abiatzen da gaur eta gure hizkuntzaren harat hunatak hurbiletik segitzen dituen Xan Aire gurekin izanen da.
Euskaraldiaren funtsa eta helburuak aipatuko ditugu bainan ere euskaraz aritzeko gure egunerokoan, nola egin usaia batzuen kanbiatzeko eta aurre iritzi batzuen ezeztatzeko.
7 aldiz biderkatu zaie gas faktura Ametza Ikastolan. Ezin pagatuz, kontratua uztea erabaki du Hiriburuko Ikastolak. Ondorioz berogailua eta ur beroa ez dute gehiago ukanen haurrek astelehen huntatik goiti. Marga Forestier mintzatu da Joelle Eiherabide ikastolako ko-lehendakariarekin:
Baigorrin herriko etxe berriaren estrena eginen da larunbat huntan eta karia hortarat Baigorriko auzapeza den J Mixel Coscarat gomitatu dugu eta parada izan da herriaren harat hunatak aipatzeko.
Kronika kulturala: Peio Berteretxe "Antzerkiaren forma historikoaz"
- Euskal Elkargoan zerrendak aurkezteko ekimena antolatzen hasi dira
- Goiz berriko gonbidatua: Mattin Epherre, BIHUR enpresako bürüa
- ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-11-16)
- Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bordelen
- Historia kronika: Peio Etxeberri “Diskurtso batean Euskararekiko Elizaren jarrera kritikatu zuen… Donibane Lohizunera alde egin behar izan zuen”
- “Ez dugu beti asmatu, baina ABko militante guziak harro izan daitezke abentura hortan parte hartzeagatik”
- Larunbatean abiatu da Eskulari Pro pilota txapelketa Milafrangan
- “Hezkuntzaren hizkuntza, giza eskubide bat da. Eta Frantziak ez du aplikatzen”
- NeoK- Neo Organic Kemistry- Zientzia dantzan jartzen duen ikuskizuna