Iholdiko herria agerian emanen dugu gaurko Goiz berrin, eta Beñat Cachenaut Baxe Nafartar herriko auzapeza gomitatuz.
Parada ere, finkatu berri den 26 hektareako ZAD-a eta herriak dituen proiektuak aipatzeko.
Iholdiko herria agerian emanen dugu gaurko Goiz berrin, eta Beñat Cachenaut Baxe Nafartar herriko auzapeza gomitatuz.
Parada ere, finkatu berri den 26 hektareako ZAD-a eta herriak dituen proiektuak aipatzeko.
Maika Etxekopar antzezleak hilabetero bere kronika proposatzen du Goiz Berri saioan.
Aldi honetan, kronika egite ariketaz hortaz aritu zauku, asteazkenez beretik espakapatzen zaizkion hitz eta gogoeta horiek, egun zonbaitez bere "parte bat galdu balu bezala senditzen" delarik.
Entzulearen iritzia: Ortzi Idoate (22-10-26)
Bertso afariak gozagarriak dira bai, bainan txapelketak tresna gisa ere balio duela uste du Ortzi Idoatek.
Energia prezioak gora ta gora joaiten dira bainan mozkinen prezioak hainbeste goratzen ote dira ?
Galdera horri "ez" erantzun du Mauleko Ithurralde okindegiko Jean Mari Jauregik. Alta energia 3 aldiz kariago pagatu behar du. Orai arte, urtearentako 20.000 euroko faktura zuen, ondoko urterako 60.000 eurokoa aurreikusten du. 6 hilabeterentako prezioak ber heinean atxikitzeko asmoa du, haatik hartu gei zuen langile berria ez du hartuko.
Horri nola buru egin gei duen jakiteko bere gana joan da Ximun Uthurralt.
Entzulearen iritzia : Iñaki Berhokoirigoin (22-10-25)
Entzulearen iritzian, elizaren lekuaz, eliza tradizionalaren leku hartzeaz kritika egin digu gaurkoan Iñaki Berhokoirigoinek.
Hori argitzeko Laida Etxemendi irakaslearekin mintzatu da Inhar Iraizotz.
Entzulearen iritzia : Andrea Pebet (22-10-24)
Andrea Pebetek Kanboko Marieniako okupazioaren ondoko gogoeta proposatu digu.
Kanbon, Marienia lurretan iragan den okupazioaren bilana egin dugu goiz huntan gure bi gomitekin. Hartzea Lopez OSTIA sareko kidea eta Jeanine Beyrie kanboar eta Nahi Dugun herria taldeko kidea da.
Hiru eguneko mobilizazioaren ondotik zein diren perspektibak ere aipatu diguzte Marga Forestier-ren mikroan :
Eta okupazio asteburuan ere 700 bat pertsona eta 70 traktore hurbildu zen Kanbora manifestatzera, Marieniako lurren eraikigaritasuna salatzeko. Bertan genuen Artzen Letona. Manifestaldira hurbiltzera zerk motibatu dituen galdegiten ibili da manifestariei :
Heldu den igandetik eta ondoko larunbat arte, mundu guziko jin 400 pilotari pasa jinen dira Lapurdira, haatik euskal herrikoak, berriz ere Frantzia eta Espainiarekin jokatu beharko dute gehien bat, nahiz eta beste selekzio batzuen kondu ere ariko diren, Euskal Herrikoa ez baita oraino onartua. Miarritze, Baiona, Hazparne eta Bidarten jokatuko dira partida guziak. Berritasunetan, Frontballa, eta Neskak zesta puntan. Argia Oltzomendi epaile lanetan ariko da, Olatz Idoate harekin da