Tuberkulosarentzako esperimentazio gune bilakatuko?

Larunbat honetan 350 kide baino gehiago batu dira Ezpeizeko Pierrette etxaldean Sicre familiaren sustenguz. Tuberkulosia izan duen behi baten ondorioz 120 kabale baino gehiago hil beharko dituzte.

Gaia osorik entzungai Xiberoko Botzaren webgunean hemen klikatuz.

Larunbatean 100 bat pertsona baino gehiago hurbildu dira aurtengo Xiruttora.

Orain arte 3 eguneko festibala bazen, aurten egun bakarrekoa izan da. Eguerditan Mauleko merkatuan hasita, egun osoan zehar mintzaldi, arte erakusketa, dantza eta sustut kantorearen inguruan uztartu da besta. Aurtengoan hemengo eta Al Andaluseko musika josi dira eta hortaz gozatzera eraman gaitu Ximunek, arratsean Gotaineko elizan iragan den kantaldira :

Igande huntan iragan da Aberri Eguna Uztaritzen.

 Egun hortan, Bagira prozesuaren bi urteko gogoeta fasea bukatu da. Iparraldeko mugimendu abertzalearen bide orri berria plazaratu dute « Herri Bidea » izena duena. Ondoko hamarkadan erronka nagusiak zein diren finkatzen dituenak. Marga Forestier, bide orri berri horren aurkezpenean izan da :

41. edizioa ospatu du Sarako idazleen biltzarrak.

Aurten orotara 120 idazlek, 18 argitaletxek eta 13 elkartek parte hartu dute eta egun osoko egitarauan, liburu aurkezpenak, mintzaldiak ala eztabaidak izan dira. Bertan izan da Maia Muruaga.

Kattina Haran-Razin: EHZ-ren «Aurtengo edizioari begira gauza berriei pentsatzen entseatzen gira»

Ekainaren 28,29 eta 30ean Arberatzeko herrian iraganen den EHZ festibalari buruzko xehetasun berriak bildu ditugu gaur Goiz Berri emankizunean. Belako, Nakar, Benizze edo eta Vincen Garciaren kontzertuez gain izanen diren talde berri batzuk aipatu dizkigute gaur baita festibalari buruzko xehetasun zonbaitzu ere. EHZ festibaleko Kattina Haran Razin gomita ginuen.

Xiberoots taldeak klip berri bat atera du

« beti forman » izeneko EP berrian, betiko kolorearekin agertzen dira, besta reggae musika baten proposatuz. Pette Jaragoyhen eta Jon Etxekopar hor dütügü taldearen aktualitatearen aipatzeko.

KaioLan | « Enpresek duten muga psikologikoa gainditu behar da »

Laneko araudiekin nola moldatzen diren enpresak aipagai izan ditugu KaioLan emankizunean. Horrez gain, nola garatzen ari diren mugazgaindiko ekimenak barnatu dugu. Arau urraketez eta etorkinen estatus ezaz ere mintzatu gira. 

Gure gomitak : Agnès Maya kontularia,  Joan Blanco BIHARTEAN, Nafarroa, Euskadi eta Ipar Euskal Herriko merkataritza eta industria ganbarek kudeatzen duten mugazgaindiko plataformaren langilea. Eta Eñaut Aramendi LAB sindikatuko kidea.

Bertso trama musikatua Lartzabalen

Gaur Lartzabelako Ezpelletenia ostatuan 8ak 30tan, bertso trama musikatu bat antolatu dute ‘Azken afaria’ izena duena. Xalbat Alzugarayk du trama idatzi eta bertsolariak Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Julio Soto izanen dira. Aner Euzkitzek ere parte hartuko du ere baina ez bertsolari gisa baizik eta pianista gisa.

561. Xingar Feriaren agenda aurkeztu du Baionako herriko etxeak.

Baionako herriko etxeak aurkeztu berri du Xingar Feriaren agenda Bar du Marché Baiona Handiko ostatu famatuan. Aurten, beste urteetako antolaketa mantentzea erabaki du herriko etxeak, ostatuak goizeko oren batan hetsiz. Hala ere, datak aldatzea erabaki dute, besteak beste, aste santua eta frantziako bakantzetatik kanpo izateko, gaueko aforoa mugatzeko esperoarekin. Aurten xingar feria Apirilak 4tik 7ra iraganen da.