« Zenbat dugun kontatzeko! » mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak. Mapa kolorestu horren bitartez Euskal Herriko lurraldearen ezagutza, egiten ahalko dute haur eta gurasoek etxean, euskal kultura eta historia barnatzeko familian. Marga Forestier mintzatu da Céline Etxebarne Ikas Bi buraso elkarteko permanentearekin.

Bidasoan Euskaraz bestak 20 urte beteko ditu aste hondar honetan

Xaia ostuak antolaturik eta Antxeta irratiaren laguntzarekin, Bidasoaren bi aldeetako jendeak euskararen, gastronomiaren eta kirolaren inguruan elkarretaratzea du xede. Ostiral honetan kantu afaria izanen da Kuxkuxtu txarangarekin Xaia ostatuan, bihar Potx pailazoaren ikusgarria eta Pettiren kontzertua eta igandean pala txapelketa.

Garaztarrak dantza taldeak 70 urte bete ditu

Garaztarrak dantza taldearen 70 urteen ospatzeko, ikusgarri berri bat aurkeztuko du Maiatzaren 4 eta 5ean, Rom Herria izenekoa, Donibane-Garaziko Jai Alaian. Artzen Letona Patrick Larralde dantza taldeko irakaslearekin zen:

Jenofa Lamarque: « Egia da hemen batzuetan informazioak lortzeko zailtasunak ditugula »

Osasun arloko langileen komunitate bat sortzeko xedea du 3 probintzietako CPTS egitura berriak. Lehen bilkura publikoa egin dute Donapaleun asteart huntan. Antton Castoreo mintzatu da Jenofa Lamarque elkarteko koordinatzailearekin.

Gai filosofikoez, euskaraz hausnartzeko hitzordu berri bat.

"Filo Txoko" hitzordua estreinatuko dute ostiral honetan Baionako Biltxokon. Helburua gogoeta filosofiko bat gauzatzea da, euskaraz mintzatuko diren gomitekin. Lehen gaualdi horretan, Piarres Aintziart filosofia irakasleak euskaraz filosofia egiteko beharra mahaigaineratuko du. Berekin izanen da ere, Beñat Castorene, berriki Simone Weilen L’enracinement 1949ko lana itzuli duena. Luzien Etxezaharreta Maiatz elkarteko eramaileak eman dizkigu xehetasunak.