«Jakintzen talka» erreformak hezkuntza komunitatearen protesta eragin du

«Jakintzen Talka» izeneko erreforma (frantsesez, Choc des savoirs») martxan jarri nahi du frantses gobernuak irakaskuntzan, heldu den sartzean. Erreforma honen xedea da ama-eskolatik lizeora, ikasleen maila hobetzea. Horretarako irailetik goiti kolegioan, seigarren eta bosgarrenenko ikasleak mailen araberako taldetan banatuko dituzte. Neurri hori ikasleen «bereizketa» egitea bezala dela salatu dute hainbat buraso eta erakaslek. Baina neurri horren beste eragina elebitasunean diren ikasleentzat ere izanen da, hezkuntza komunitateko hainbat kidek salatu duten gisara.

57 milioi euroko salmentak urtean Xiberoako saltegietan

Nola kontsumitzen dute xiberotarrek? Galdera horri arrapostua eman dio CCI Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako ikerketa batek, Xiberoako merkatarien eskariz. Urtean 57 milioi euroko salmentak izan ohi dira Xiberoako saltegietan, eta erosketen %55 elikadura sailean dira. Ikerketaren arabera, geroz eta erosle biarnes gehiago daude Xiberoan, eta internet bidezko salmenta kopurua emendatu egin da. Haatik, xiberotar merkatariek ohartarazi dutenez, azken urteen irabazi marjina ttipitu egin zaie.

Kanboko kontseiluan protesta egin dute Marieniako lurren defendatzaileek

Laborariak taldeko ehun bat kide Kanboko kontseiluan sartu dira barda, Marieniako proiektua salatzeko beste behin ere. Bi oren luzez arrabotsa egiten aritu dira, makil eta zintzarriekin Christian Devèze auzapezak kontseilua gelditzea agindu duen arte. Gelatik ateratzean pusaka hasi dira, laborariak, hautetsiak nahiz poliziak, eta auzapeza erori da. Ez da beraz eztabaida posiblerik izan. Egin duen erorikoaren ondotik, auzapeza ospitalera eramana izan da. «Hautetsi baten kontrako talde erasoa» ikusi du Bainoako prokuradoreak, eta ikerketa bat abiatu duela adierazi du.

Eguzki Urteaga: «Helduen euskalduntze prozesuari ez zaio aski garrantziarik eman»

«Etudes de Sociolinguistique au Pays Basque» liburua argitaratu berri du Eguzki Urteaga soziologoak L’Harmattan argitaletxearekin. Hizkuntzaren egoera zertan den aztertzen du Euskal Herriko hiru lurralde administratiboetan, hots, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan.

Gutxieneko diru-sarrera «baldintzatua» ezarriko dute Iparraldean

Biarnoko 2000 langaberekin urte betez esperimentatu ondoan, Iparraldean ezarriko dute ere langabeendako «gutxieneko diru sartze baldintzatua». 600 euroko gutxieneko diru sartzea eskuratzeko, astean hamabost oreneko aktibitate bat justifikatu beharko dute hartzaileek, izan elkarte, ikastaro edo tailer batean parte hartuz. Departamenduaren arabera, Biarnoan esperimentazioa hasi denetik, lagunduen kasik %40 lanera itzuli dira. Aurten Hendaia, Donibane Lohizune, Uztaritze eta Kanbora hedatu dute. 15.000 pertsonek eskuratzen dute RSA departamenduan.