Historia solas | Lluis Companys

Lluís Companys i Jover (1882 - 1940) kataluniar politikari eta abokatu izan zen, ideologikoki kataluniar abertzalea, ERC Esquerra Republicana de Catalunyako buruzagia eta Kataluniako Generalitateko presidentea 1934tik Espainiako Gerra Zibilean zehar. Gerraren ondotik erbestera jo zuen, baina Alemania naziaren Gestapo erakundeko poliziak atxilotu zuen. Francisco Francoren gobernuari entregatu, eta Bartzelonan fusilatu zuten.

Historia solas | Txiki eta Otaegi

48 urte bete dira aurten Txiki eta Otaegiren heriotzaz. Juan Paredes Manot "Txiki" eta Angel Otaegi ETA politiko-militarreko kidea izan ziren Francisco Francoren diktadura garaian. Bi euskal militanteak FRAP erakunde armatuko José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta Xosé Humberto Baenarekin batera fusilatu zituzten 1975eko irailaren 27an. Fusilaketa horiek Frankismo garaiko azken heriotza-zigorrak izan ziren. Gertaera horiek protesta eta gaitzespen ugari sortu zituen Euskal Herrian, Espainian eta Nazioartean.

Historia solas | Greba mugimenduak Euskal Herrian (III)

2013ko maiatzaren 30eko Hego Euskal Herriko greba orokorra ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru eta CNT sindikatuek deitu zuten Euskal Herriarentzat eredu ekonomiko eta sozial berria eta propioa eskatuz. Ez zuen jaso beste zenbait sindikaturen atxikimendua; esaterako, Langile Komisioak sindikatuarena, horren ustez negoziazio bidea ireki aurreko greba orokorrak sektore guztien arteko negoziazioa hautsi zezakeela baieztatuz.

Historia solas | Greba mugimenduak Euskal Herrian (II)

Gipuzkoan izan den lehen greba mugimenduen artean, 1931an Pasaiako arrantzaleek antolaturikoa aipa daiteke. Espainiako Bigarren Errepublikaren eta langile borrokaren goraldiaren testuinguruan izan zen. Lan eta bizi baldintzen hobetzea galdegiten zuten arrantzaleek, eta greba orokorra Donostiara hedatzen entseatu ziren. Estatuko indar armatuek, ordea, tiroz jaso zituzten langileak eta zazpi hil zituzten. Gerora Ategorrietako Sarraskia gisa ezagutua izanen zen gertakari hori. Tentsio handien artean, ororen buru, enpresaburuek langileen galdeak onartu behar izan zituzten.