Historia solas | Greba mugimenduak Euskal Herrian (I)

1890eko maiatzean Bizkaian egin zuten lehen greba orokor modernoa izan zen. Sozialistek antolatuta, hilaren 13an Zugaztietako Orconera meategian 200 lagun hasi eta gertuko meategietara ere zabaldu ondotik 30.000 langile izan ziren greban ugazaben tabernatik at jateko eskubidea eta ugazaben barrakoitik at lo egiteko eskubidea aldarrikatuz. Facundo Perezaguak zuzenduak, langileek Bilbora joateko ahalegina egin zuten, baina armadak eskua hartzea erabaki zuen. ororen buru, nagusiek aldarrikapenak onartu zituzten, baita udan bederatzi orduko lanaldia eta neguan hamaika ordukoa izatea ere.

Historia solas | Felizia Olabe, Gasteizko emazte mezenasa

Felizia Olabe Salaberri (1838 - 1912) Gasteizko mezenas garrantzitsua eta ongilea izan zen. Familia burges bateko alaba bakarra izan zen. Bere gurasoak zendu zirelarik, oinordekotzan jasotako ondarea hiriko instituzio desberdinen artean banatu zuen: eliza, udala, hezkuntza, egoera txarrean zeuden emazteak, haurrak... Emazte berezi horren bizia ezagutarazi digu aste honetan Peio Etxeberrik.

Historia solas | Bartolome Karrantza, Inkisizioak jazarritako artzapezpikua

1503an Miranda de Argan jaiotako nafar hau historiara pasa zen Felipe II.a erregearen Gortean eragin handiena izan zuen gizonetako bat izateagatik eta teologiari buruz egindako lan gotorrengatik. Toledoko (Gaztela) artzapezpikua izan zen, eta paper garrantzitsua jokatu zuen Trentoko Kontzilioan. Kristautasunza zuen ikuskerak arazoak sorrarazi zizkion Inkisizioarekin. Birritan auzitara eramana izan zen Erasmo eta Luteroren ideien eragina zuelakoan. Presondegian zortzi urte eman ondotik hil zen teologo nafarra. Pertsonai berezi horren berri eman digu Peio Etxeberri historialariak.

HISTORIA SOLAS | Aberri Eguna frankismo ondoan

Espainiako Gerla Zibilaren ondotik, bi hamarkadetan Aberri Egunik ez da ospatuko. 1947 eta 1949 arteko salbuespenekin, 1963ean antolatu zen Francoren estatu kolpearen ondoko lehen Aberri Eguna, Itsasun (Lapurdi). Hortik aitzina urtero antolatuko da, urtez-urte, ospakizunaren izaera aldatuko, eta aldarrikapenak nahiz antolatzaileak ugarituko direlarik.

HISTORIA SOLAS | Aberri Eguna, Gerla Zibilaren atarian

Lehen Aberri Eguna 1932ean antolatu zuen EAJ-PNB alderdiak. Ospakizun folkloriko-erlijioso gisa egin zen, Espainiako Gobernuaren debekuak saihesteko. Haatik, bere izaera politikoa nagusituko zen, bereziki Espainiako II. Errepublikaren azken urteetan. Aste honetan, 1935 urteko Aberri Eguna hartu du hizpide Peio Etxeberrik.