35 urte ospatuko dituen Amikuzeko Joaldunak taldeak bere ibilbidea segitzen du, hamar bat kiderekin gaur egun. Transmizio lana bururaino eraman dute joaldun ohiek, bost berriek gakoak ukan ditzaten kostumaren janzteko.
Duela 35 urte sortu zen Amikuzeko Joaldun taldea hats berriaren hartzeko asmotan ibiltzen ari da. Epe huts baten ondotik, badira hiru hilabete bost joaldun berrik taldea integratu dutela, hamar bateko ekiparen osatzeko gaur egun. Transmisioa astean bi aldiz egiten da, partehartzaile ohiek hasiberrier urratsak eta erritmoa irakasteko.
Giro onak egiten diren errepikak Amikuzen antolatuak baldin badira ere, ez dira amikuztarrak bakarrik taldean. Xiberotarrek eta Hegoaldetarrek ere Amikuzeko Joaldunak taldearekin ikurra den kostuma janztea erabaki dute. Iparraldean ere Joaldunak badirela erakusteko nahia dute inguruko ekitaldi nagusietan parte hartuz, hala nola Atharratzeko ihauterian, Euskaraldian, Tula Laikan, EHZn, eta Korrikan.