1982ko urtarrilean, Irulegiko Menta etxaldeko ganbaran abiatu zen Irulegiko Herri Irratia, urte luzez isilarazitako euskarari ahotsa emateko. 1981ean hasi zen proiektua, gazte talde batek euskarazko eta tokian tokiko informazioa helaraziko zuen irrati baten beharra bultzaturik. Hasiera xume hartatik, irratiak euskararen presentzia indartu, komunitatea trinkotu eta berezko kondakizuna eraiki du.
Urteekin, herritarren laguntzarekin, hedadura zabaldu eta egitura profesionalagoa erdietsi du, beste irrati euskaldunekin elkarlanean (Euskal Irratiak, Arrosa Sarea…).
Donibane Garazin egoitza propioa duenetik, irratiak Amikuzen ere sustraiak finkatu nahi izan du, lekuko berezitasunak kontuan hartuz. Gaur egun, erronka berriei aurre egiten die, betiere helburu argi batekin: euskarazko hedabide herritar, hurbil eta eraginkorra izatea, Baxe Nafarroako komunitatearen zerbitzura.