Charlotte Rousseau, Ortzaizeko Menta Liburu dendaren jabea, bere liburu denda ibiltariaren lehen aterialda egin du.
Aipatu ginauzuen Charlotte Rousseau-k kamioi bat erosi zuela Menta liburu denda ibiltaria izan dadin. Liburuekin herri desberdinetan ibiltzeko gogoa du, Ortzaitzetik urrun diren edo liburutegira joateko ohitura ez duten jendeengana hurbiltzeko xedez. Lehen ateraldia erran bezala, arratsalde huntan Larzabalen Ezpeleteniarat, Flipluf ikusgarriaren karira.
Bira segituko da Bankan ekainaren 4an, Olhaberrin, Isturitzeko merkatu eta kabaretean ekainaren 6an, Sorbidean festibalean Hazparnen ekainaren 8 et 9an. Programa osoa sare sozialetan