Irisarri (Baxe Nafarroa)

Irisarriko kabalkadaren lehen emanaldia euritsua baina arrakastatsua

2012ko kabalkadatik geroz, herrian ez zen elkartzeko proiektu handirik izan. 13 urte berantago, aurtengo kabalkadaren lehen emanaldia uztailaren 13an ospatu da; euria izan arren, parte-hartzaileek eta ikusleek arratsaldeaz goxatu dute.

Irisarriko kabalkadaren lehen emanaldia euritsua baina arrakastatsua
Eguzkipean hasi da Irisarriko kabalkadaren lehen emanaldia, euripean bukatu baino lehen. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/07/15 12:49

Irisarriko plazara 1.500 jende hurbildu ziren uztailaren 13an, Irisartarrek bi urtez prestatu duten kabalkadaren lehen emanaldia ikusteko. Hatsarrian aro iduzkitsua baina fite aro euritsua agertu zen.

Musikak eta sorkuntzak kalitate handikoak zirela entzun da publikoan, eta antzerkiak ere bere laudorioak ukan ditu egoera larriak umore finarekin landuak izan baitira. Dantzari gehienak hasiberriak ziren, maila handia erakutsi zuten.

Bigarren eta azken emanaldia uztailaren 19an izanen da, igandez, 17:00etan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu