Baigorri (Baxe Nafarroa)

Gazteen koru topaketa maiatzaren 23an Baigorrin

Baigorriko eliza kantuaren eta gazteen topaleku bilakatuko da maiatzaren 23an. 180 gazte inguru bilduko dira elgarrekin kantatzeko.

Gazteen koru topaketa maiatzaren 23an Baigorrin
Koru topaketarako errepika orokorra Izpurako Faustin Bentaberri gelan. IRULEGIKO IRRATIA
Mattin Lerissa
2025/05/23 08:14

Urte batez ikastetxeetan eta Garazi-Baigorriko Iparralai musika eskolan eramandako lana entzungai izanen da Baigorriko elizan, maiatzaren 23an izanen den koru topaketan. 21:00etan, 180 gazte inguru bilduko dira elgarrekin kantatzeko. Kantu emanaldi honetan hartuko dute parte Iparralai musika eskolak, Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart ikastetxeak, Donibane Garaziko Zitadela eta Baigorriko Pujo kolegioek. Errepertorio aberatsa aurkeztuko da hizkuntza ezberdinak nahasiko dituenak.


Musikaz gain, bestaz goxatzeko parada ere izanen da. 19:00etatik goiti eta kantalditik landa Iparralai musika eskolak taloak bixkotxak eta edariak salduko ditu. Koru topaketarendako sartzea urririk da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu