Nahia Etxeverri Lopepe Gazte Xilabako txapeldun

Joan den larunbatean ekainaren 7an iragan da Xiberua, Lapurdi eta Xiberuako Gazte Xilaba lehiaketako finala, eta Nahia Etxeverri Lopepe oztibartarra txapeldun ateratu da.

Nahia Etxeverri Lopepe Gazte Xilabako txapeldun
Nahia Etxeverri-lopepe, urte huntako gazte xilaba txapelduna. IRULEGIKO IRRATIA
Irulegiko Irratia
2025/06/10 14:38

Joan den larunbatean iragan da Xiberua, Lapurdi eta Xiberuako Gazte Xilaba lehiaketako finala, eta ariketa desberdinetan arizan ziren: Nahia Etxeverri Lopepe, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkat Larrandaburu, Amaiur Aizpurua Eskisabel, Goizane Etxeverri Lopepe eta Gana Berhokoirigoin Zubeldia. Gai emaile Elixabet Etxandi; epai mahaian Ramuntxo Christy, Zuhaitz Olazabal, Maindi Murua eta Ainhoa Sarasua. Bertsularien lekukotasunak entzun hemen.

Gazte Xilaba txapelketaren bertsulariak

Heldu den asteburuan, Euskal Herri osoko finala jokatuko da, eta probintzia bakotxetako hoberenak ariko dira. Itsasutik Arantzako finalera doaz: Nahia Etxeverri Lopepe, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkat Larrandaburu, Amaiur Aizpurua Eskisabel eta Goizane Etxeverri Lopepe.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu