Kontzertu berezia eskainiko da Urkuluko dorrean, eta dokumentala Donibane garaziko, Donapaleuko eta Donibane Lohitzuneko zine geletan aurkeztuko da.
Patrik Larralde Garaztar musikaria Europako ekialdean barna ibili berri da musika tradizionalaren mundua eta gizartearen arteko lotura aztertzeko. Bere "TrikitiTrip" road trip dokumentala, gaur egungo gizarteetan musika tradizionalak duen garrantzia eta lekua omentzeko xedez egina da. Bidaia huntan Larraldek musika eta kulturaren lurralde batzuk erakusten ditu, tokian tokiko aberastasunekin. Dokumentala egun hauetan hainbat zinema geletan erakutsiko da, emanaldietarik landa laurden bateko kontzertuak izanen dira.
Hitzorduak
Maiatzaren 7an asteazkenez 20:30etan Le Vauban (Donibane Garazi).
Maiatzaren 9an ostiralez 20:30etan Saint-Louis zinema-gelan (Donapaleu).
Maiatzaren 10ean larunbatez Urkuluko dorrean kontzertua.
Maiatzaren 12an astelehenez 20:30etan Le Sélect zinema-gelan (Donibane Lohizune).