Maika Lapouble da hemendik aitzina leku hori biziaraziko duen animatzailea. Bisita gidatuak egiteaz gain, jendeer eta taldeer harrera eginen die eta harremanak garatuko ditu kultur eragile desberdinekin.
Amerikanoinian atal desberdinak aurkeztuak dira, bertsolaritza, kintoa, mendiko laborantza, argazki, soinu edo bideo bidez ikus ditaizkeenak. Eta orain arte, zentroak Amerikanoinia etxeko solairua bakarrik okupatzen badu, proiektuetan liteke gaineko bi estaietarat hedatzea.
Bestalde egitarau kultural bat plantan ezarria da ere interpretazio zentroan: hilabete guziez film proiekzio, eztabaida, liburu aurkezpen eta beste egiten da. Programa hunen kari, ondoko hitz ordua maiatzean izanen de “La fuga” deitutakoarekin. Hau da gerla zibil garaiko gertakari baten oroitzapenez egiten den ekitaldia; Iruña ondoan atxilotuak ziren mila anti frankisten ihesaldia da “La fuga”; hiru iparraldera jin ziren, eta bat Urepelera. Ihesaldi honen erakusketa eta ospakizuna eginen da, baita lasterketa bat Esklaba-Urepele herrien artean, heldu den maiatzaren 17an.
Arte horretan Amerikanoinia bisitatzen ahal duzue arratsaldetan, bisita libroan edo bisita gidatuan Maika Lapoublekin, asteartetik ostiralera. Urepele herriaren bisita ere proposatzen du Maikak, herriko ondarea baita ere mendiko fauna eta flora ezagutzeko. Hitzordua hartzeko deitu telefono zenbaki honetarat: 05 59 37 57 99.