Historia markatu zuten eta ahantziak izan ziren Euskal Herriko eta batez ere Iparraldeko emazteen biziak deskubritzen ditugu Bask'Elles elkarteari esker. 2020ean, ohartu ziren emazteen izenak eta aztarnak fite ahantziak zirela, batez ere gizonenei konparatuz (karriken edo eraikinen izenetan adibidez). Beraz erabaki zuten erakusketa baten bidez, ahantziak izan ziren emazteak agerian ezartzea. Kattalin Salaberri, Mixel Oçafrain, eta Maix Merkapidek dauzkute historia horiek kondatzen.