Energia prezioak gora ta gora joaiten dira bainan mozkinen prezioak hainbeste goratzen ote dira ?
Galdera horri "ez" erantzun du Mauleko Ithurralde okindegiko Jean Mari Jauregik. Alta energia 3 aldiz kariago pagatu behar du. Orai arte, urtearentako 20.000 euroko faktura zuen, ondoko urterako 60.000 eurokoa aurreikusten du. 6 hilabeterentako prezioak ber heinean atxikitzeko asmoa du, haatik hartu gei zuen langile berria ez du hartuko.
Horri nola buru egin gei duen jakiteko bere gana joan da Ximun Uthurralt.