Zer leku ote du generoak Euskal dantzan?

Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik emaiten ahal dituzte ? Zer leku du generoak dantzan ? Zer egin tradizioarekin eta jantziekin? Gai horietaz mintzatu ziren irailaren 2an Miarritzeko Mediatekan, Alaia Cachenaut antropologian doktoregaia, Oier Araolaza dantzari eta ikerlaria eta IDB Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko Ihintza Irungarai.  

Legebiltzarreko hastekundeak: 4. Bozka barrutiko hautagaien mahaingurua

 4.bozka barrutiko hautagaiekin. Trounday, Lassalle, Urrutikoetxea eta Etxaniz

Mintzaleku | Lau hamarkadaz euskarazko irakaskuntzan lanean

Hilabete honetako mintzaleku saioan euskarazko irakaskuntzan hamarkada luzez lanean aritu aritu diren erakasleekin mintzatuko gira. Seaskak 50 urte pasako bidea ibili du gaur eguneraino, eta bide horretan urte luzez bidaide izan dira hainbat erakasle eta horiek omendu zituzten aurtengo Herri Urratsen. Horien artean ziren besteak beste, gure hiru gomitak Peio Urriza, Maddi Zubeldia eta Odile Bethart Lacroix. Beren ibilbideaz, bizipenakz eta ikuskeraz interesatu gara.

Mintzaleku: Europako hizkuntzen xartaz

Mintzaleku: Europako hizkuntzen xartaz

Mintzaleku: Tortura Euskal Herrian

Otsaileko Mintzaleku emankizunan tortura ukan dugu aipagai. Otsailaren 13 Torturaren Kontrako eguna izaki Euskal herrian, gai minbera horretan sakontzen ahalegindu gira. Horretarako bi gomita nagusi ukan ditugu: Paulin Guelle tortura zuzenbide arlotik aztertu duen ikerlaria, eta Xantiana Cachenaut abokatua. Horrez gain, Hego Euskal Herrian tortura kasuak zientifikoki egiaztatzeko lanak zuzendu dituen Pako Etxeberria elgarrizketatu dugu.